Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Andoni Aizpururi egokitu zaio gaur ETBko eguraldiaren mapa berrituarekin lehen aurkezpena egitea

2009-06-29 | 18:25:54

Andoni Aizpururi egokitu zaio gaur ETBko eguraldiaren mapa berrituarekin lehen aurkezpena egitea

EAE eta Nafarroa bereizten ditu mapak, baita Trebiņu ere Araban

ETB gaur hasi da eguraldiaren mapa berritua ematen. Eguerdiko "Gaur egun" albistegiaren bukaeran, Andoni Aizpuru aurkezle gabiriarrari egokitu zaio lehenbiziko aldiz irudi horrekin aurkeztea. EAE eta Nafarroa bereizita, Arabaren barruan Trebiņu mugatuta, Ipar Euskal Herria ipar-ekialdeko muga lerrorik gabe, eta irudiaren koadroan Nafarroako Erribera hegoaldea eta Zuberoaren eremua ikusten ez diren mapa da. Euskal Herriarekin mugante dauden Espainiako probintzietako (Kantabria, Burgos, Errioxa, Zaragoza) eguraldiaren informazioa ere eman dute grafikoki. Aizpuruk 14:40 inguruan egin du iragarpena lehen aldiz mapa berrituarekin, EiTBko zuzendari nagusi berria izendatu eta astebetera, eta PSEk hauteskunde kanpainan iragarri zuena betez. Orain arte ETBren sorreratik (1983) Euskal Herriko zazpi probintziak irudikatu izan dituzte eguraldiaren mapan, osotasunean hartuta.

5 erantzun

2009-04-27 | 13:13:11

Maddalen Arzallus izan da Bertsolari Gazteen Osinalde Sariketako irabazlea

ntzuleen gustuko bertsolaria Mikel Artola izan zen eta bertsorik onenaren saria Miren Amurizak jaso zuen

XXXVIII. Bertsolari gazteen Osinalde sariketako irabazlea Maddalen Arzallus izan zen larunbat gauean Gabiriako Osinalde Elkartean izandako final nagusian. Entzuleen gustuko bertsolaria Mikel Artola izan zen eta bertsorik onenaren saria berriz, Miren Amurizak lortu zuen zortziko nagusian, Maddalen Arzallus-ekin ofiziotan ari zela botatako bertso batengatik

Ez du erantzunik

2009-04-25 | 16:50:08

Osinaldeko 38. bertso sariketa gaur gauean jokatuko da, Gabirian

Sei bertsolari gazte ariko dira kantuan

Gabiriako Osinalde bertso sariketa gaur gauean jokatuko da, Osinalde elkartean. Sei bertsolari hauek ariko dira, Ordiziako Argi Berri, Idiazabalgo Axari eta Gabiriako Aztiri sarietan sailkatutako bina: Maddalen Artzallus, Odei Barroso Maialen Velarde, Jone Uria, Miren Amuriza eta Mikel Artola. Saioaren aurretik afaria egingo dute, 20:30ean hasita.

Ez du erantzunik

Jon Izagirre urretxuarra, ezustean baina seguru, Gabiriako Rallysprintean irabazle

2009-02-16 | 20:05:46

Jon Izagirre urretxuarra, ezustean baina seguru, Gabiriako Rallysprintean irabazle

Aurkari ahaltsuek huts eginda baina meritu propioz, Gabirian irabazi duen aurreneko goierritarra da Urretxuko gidaria

Ustekabekoa eman zuen atzo (igandea) Jon Izagirre-Ricardo Tricio bikoteak Gabiriako XI. Rallysprintean. Lehen erlojupekoan bigarren sailkatu, eta Gorka Apalantza erretiratu ondoren lidertza eskuratuta ohorezko garaile irten ziren. Lasterketa erregularra egin zuten, hiru zatietan aurre-aurrean ibiliz. Bigarren tramoan soilik lortu zuten denbora onena, baina orokorrean hutsik egin gabe osatu zuten arratsaldea. Milaka ikusle bildu ziren Euskal Herriko automobilismo denboraldiko lehen lasterketa ikusteko. Ikuskizuna eta zirrara izan zituen rallysprintak.

Ez du erantzunik

2009-02-10 | 13:30:30

Igandean jokatuko den Gabiriako XI. Rallysprinterako 66 taldek eman dute izena

Goi mailako partaidetza izango da, bost WRC ibilgailu eta euskal pilotu onenak bertan direla

Euskal Herriko automobilismo denboraldia igandean (otsailak 15) hasiko da, Gabirian. XI. Rallysprinta jokatuko da 15:00etatik aurrera Gabiria-Legazpi errepidean. Izena emateko epea gaur (asteartea) arratsaldean itxi dute, eta partaidetza bikaina –nola kopuruz, hala mailaz– izango du beste behin Gabiriako Rallysprintak. 66 talde daude izena emanda. Gabirian sei aldiz irabazi duen Santi Artetxe, Gorka Apalantza, Ramon Apalantza, Egoi Eder Valdes, Joseba Zapirain, Iņaki Alberdi, Txus Jaio... irtengo dira igandean, besteak beste. Munduko Rally Txapelketetan ibilitako bost ibilgailu WRC daude zerrendan.

Ez du erantzunik

2008-11-14 | 15:05:07

Errezil sagarraren festa eta baserriko produktuen azoka egingo dituzte Gabirian igandean

Errezil lehiaketan 17 herritarrek parte hartuko dute, sagar-goxotan 15ek, eta azokan 12 postu jarriko dituzte gabiriarrek

Etzi, igandea, ospatuko da Gabirian Errezil Sagarraren Eguna eta baserriko produktuen azoka. Bederatzigarren errezil sagar lehiaketa egingo dute, Erbie elkarteak eta Udalak antolatutako festan, eta hamazazpi gabiriarrek eman dute izena aurten. Antolatzaileentzat, errezil sagarren lehiaketa da egun horretako lehiaketa nagusia, baina ez egiten duten bakarra, sagar-goxorik onena ere aukeratzen baitute. Sagar-goxo lehiaketan hamabost herritarrek parte hartuko dute. Bi lehiaketa horiez gainera, baserriko produktuen azoka egingo da goizeko hamarretatik ordubietara bitartean. Hamabi herritarrek izango dituzte baserriko produktuak mahaietan txukun-txukun jarrita, jendeak ikusi eta erosi ditzan. Lehiaketara aurkeztutako errezil sagarrak eta sagar-goxoak ere ikusgai izango dira igande goiz partean. 13:30a aldera banatuko dituzte sariak.

Ez du erantzunik

Uxue Alberdi elgoibartarrak irabazi du Osinalde bertso sariketa

2008-04-28 | 11:11:46

Uxue Alberdi elgoibartarrak irabazi du Osinalde bertso sariketa

Julio Sotok eta Alaia Martinek jaso dituzte beste bi sariak

Larunbat gauean izendatu zuten Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarra Osinalde bertso sariketako irabazle. 37. aldiz jokatu zen Osinalde elkartean, bertsolari gazteentzako bideratutako txapelketa. Alberdik, iazko arantza kendu ahal izan du aurten; iaz finalera sailkatuta zegoen arren, ezin izan zuelako saiora joan azken orduko batengatik. Julio Sotok jaso zuen kartzelako sailean lan onena egin izanaren saria, eta Alaia Martinek bertsorik onenarena, "giltza" hitzari botatako aleagatik.

Ez du erantzunik

Julio Sotok irabazi du Aztiri bertso sariketa

2008-04-07 | 12:58:35

Julio Sotok irabazi du Aztiri bertso sariketa

Unai Gaztelumendik ere lortu du Osinalde sarirako sailkatzea

Julio Soto gorritiarra nabarmendu zen larunbat gauean Aztiria auzoko (Gabiria) Aztiri-Bat elkartean jokatu zen bertsolarien sariketan. Bai epaimahaiko kideek, bai entzuleek Soto izendatu zuten saioko bertsolari onentzat, eta bertsorik onena ere hark bota zuen. Sei bertsolari gaztek kantatu zuten Aztiri Sarian. Sotorekin batera Unai Gaztelumendi aņorgarra sailkatu zen Gabiriako Osinalde sarian parte hartzeko.

Erantzun 1

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Azoka

X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02

Erakusketa

XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

333 haur

Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza

Irudia

Txindokiko desafioa

Txindokiko desafioa

Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Iruzur zantzuen bila

Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)

Inkestak

Goierri

Zer iruditzen zaizu Espainiako gobernuak "biharamuneko pilula" errezetarik gabe emateko hartutako erabakia?

Ondo    Gaizki    Ez zait ajola, norberak ikusiko du   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.