Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Azken ordukoak

Uxue Alberdi elgoibartarrak irabazi du Osinalde bertso sariketa

2008-04-28 | 11:11:46

Uxue Alberdi elgoibartarrak irabazi du Osinalde bertso sariketa

Julio Sotok eta Alaia Martinek jaso dituzte beste bi sariak

Larunbat gauean izendatu zuten Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarra Osinalde bertso sariketako irabazle. 37. aldiz jokatu zen Osinalde elkartean, bertsolari gazteentzako bideratutako txapelketa. Alberdik, iazko arantza kendu ahal izan du aurten; iaz finalera sailkatuta zegoen arren, ezin izan zuelako saiora joan azken orduko batengatik. Julio Sotok jaso zuen kartzelako sailean lan onena egin izanaren saria, eta Alaia Martinek bertsorik onenarena, "giltza" hitzari botatako aleagatik.

Ez du erantzunik

Julio Sotok irabazi du Aztiri bertso sariketa

2008-04-07 | 12:58:35

Julio Sotok irabazi du Aztiri bertso sariketa

Unai Gaztelumendik ere lortu du Osinalde sarirako sailkatzea

Julio Soto gorritiarra nabarmendu zen larunbat gauean Aztiria auzoko (Gabiria) Aztiri-Bat elkartean jokatu zen bertsolarien sariketan. Bai epaimahaiko kideek, bai entzuleek Soto izendatu zuten saioko bertsolari onentzat, eta bertsorik onena ere hark bota zuen. Sei bertsolari gaztek kantatu zuten Aztiri Sarian. Sotorekin batera Unai Gaztelumendi aņorgarra sailkatu zen Gabiriako Osinalde sarian parte hartzeko.

Erantzun 1

Larunbatean jokatuko da Aztiri bertso sariketa, Osinalderako lehen saio baliagarria

2008-04-03 | 15:41:23

Larunbatean jokatuko da Aztiri bertso sariketa, Osinalderako lehen saio baliagarria

Hurrengo bi asteburuetan Ordizian eta Idiazabalen izango dira bertso saioak

Aztiriko (Gabiria) bertso sariketarekin abiatuko da aurten bertsolari gazteei zuzendutako lehiaketa sorta. Aztiri-Bat elkartean, larunbatean, sei lagunek kantatuko dute, eta bi sailkatuko dira Gabiriako Osinalde sariketako finalerako. Ondoren, apirilaren 12an Ordizian Argi Berri sariak, eta apirilaren 18an Idiazabalen Axari sariak osatuko du azken finalerako seikoa. Osinalde sariketa apirilaren 26an da.

Ez du erantzunik

2008-03-15 | 17:14:21

Iņaki Murua izendatu dute berriz ere Bertsozale Elkarteko lehendakari

Gabiriarrak kargua errepikatuko du beste hiru urtez

Iņaki Murua gabiriarra izango da datozen hiru urtetan Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Jarraitu egingo du, hortaz, karguan, 2005ean ere bera hautatu baizuten lehendakarirako. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lehengo astean egin zuen Altsasun ohiko batzar nagusia eta bertan hartu zuten erabakietako bat izan zen izendapena. Iņaki Murua lehendakari izaten jarraitzea aho batez berretsi zuen batzarrak.

Ez du erantzunik

2008-03-03 | 11:56:28

Artetxek irabazi du Gabiriako Rallysprinta, Ramon Apalantza 3 segundora zuela

Jendetza handia bertaratu da lasterketa ikustera

Santi Artetxe-Sandra Fernandez talde bizkaitarrak ez zuen hutsik egin atzo (igandea) Gabiriako 10. Rallysprintean, eta seigarren aldiz jarraian jantzi zuten txapela. Aurreko urteetan baino estuago geratu zen sailkapenaren goiko aldea. Ramon Apalantza errezildarrak egin zuen bigarren (2.85era), eta Xabier Lujua bizkaitarrak hirugarren (3.35era). Goierritarren artean, parte hartu zuten sei taldeek lortu zuten erlojupeko hiru zatiak bukatzea. Iņigo Alustiza-Julio Muriedas izan ziren eskualdeko azkarrenak, 6. postuan.

2 erantzun

2008-02-26 | 11:08:15

Gabiriako Rallysprinterako 47 taldek eman dute izena

Parte-hartze bikaina izango da, bost WRC beribil tartean direla

Igandean, martxoak 2, jokatuko den Gabiriako X. Rallysprinterako izen-emate epea atzo (astelehena) itxi zuten Lagun Artea eskuderiako antolatzaileek. Guztira 47 taldek eman dute izena; Euskal Herriko rallyetako gidari aipagarrienak Gabirian izango dira. Gaur iluntzeko zortzietan egingo dute igandeko lasterketaren aurkezpena, Gabiriako Korta jatetxean.

9 erantzun

2008-01-29 | 15:40:08

Bi lagun atxilotu dituzte Gabiriako enpresa batean 600 kilo kobre lapurtzen saiatzeagatik

Ezkio-Itsason atzeman ditu Ertzaintzak ustezko bi lapurrak

Atzo (astelehena) goizaldean Gabiriako enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak Ezkio-Itsason. Lantegiaren barrura sartu, eta 600 kilo kobre pilatuta zituzten, ertzainak agertu zirenean. Azken hilabeteetan beste lapurreta batzuk jasan dituzte enpresa berean.

Ez du erantzunik

2008-01-22 | 15:17:37

Harrera egoeran dauden gazteei buruz informazio bilera egingo dute gaur

Foru Aldundiak emango ditu argibideak, Gabiriako aterpetxean dauden adin txikikoen inguruan

Gaur (asteartea) arratsaldeko zazpietan Foru Aldundiak informazio-bilerarako deia egina du Gabirian. Bekoerrota aterpetxean 10 bat adin txikiko bizi dira iazko azaroaz geroztik. Aldundiaren babesean daude, Goierriko beste herri batzuetan bezala. Informazio hitzaldian egoera, gaztetxo kopurua eta daukaten harrera-sistema azalduko diete foru erakundearen ordezkariek gabiriarrei. Bilera 19:00etan da, kultur etxean.

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.