Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2008ko abenduak 2, Asteartea

2006-10-31 | 20:41:37

Istripua

Bi gazte larriki zauritu dira Gabirian izandako auto istripu batean

Bihurgune batean errepidetik irten eta zuhaitza jo dute; oso bortitza izan da kolpea

Gaur 18:50ean Gabiriarako igoeran gertatu den trafiko istripu batean bi gaztek oso zauri larriak jasan dituzte. Gi-3381 errepidean, Ormaiztegitik Gabiriarako bidean, herrigunera iristeko kilometro baten faltan, bi zaurituak zihoazen Gasteizko matrikuladun Seat Ibiza bidetik irten da eta zuhaitza jo du. Oso bortitza izan da kolpea.

Ezkio-Itsasoko J.I.M. eta Zumarragako I.I.C. bizilagunak dira zaurituak, 26na urtekoak. Kolpearen ondorioz autoa "txikituta" geratu dela jakinarazi du Ertzaintzak, eta bi gazteetako bat suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Donostiako erietxera eraman dituzte anbulantzia banatan.
Istripua Areatza deritzon tokian gertatu da, Ormaiztegitik Gabiriarako igoeran (Gi-3381). Ezkerretarako bihurgune itxi batean izan da ezbeharra.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.