
2007-11-22 | 11:24:36
Musika
Organo kontzertua izango da igandean Gabiriako elizan
Giampaolo di Rosa organojole italiarrak joko du 1804ko organoan
Urtean zehar Gabiriako eliza nagusiko organoan egiten diren saioek igande honetan, azaroak 25, izango dute jarraipena. Gipuzkoako Organozale Elkarteak antolatuta, Giampaolo di Rosa organista, ikertzaile eta konposatzaile italiarraren musika entzun ahalko da organo zaharrean, 1804an eraikia eta orain dela gutxi zaharberritua.
200 urtetik gora dituen organoaren soinuarekin jendeak goza dezan, azken urte hauetako ohiturari jarraituz, Gipuzkoako Organozale Elkarteak Foru Aldundiaren eta Elizbarrutiko laguntzarekin antolatutako kontzertua da igandekoa. "Aurtengo emailea Italiatik datorkigu, nahiz eta bere musika lanak oso zabalduak izan Italian, Alemanian eta Portugalen. Giampaolo Di Rosa izena du eta pianojole eta organojole izateaz gain konposatzaile , ikertzaile eta irakaslea da", adierazi du Gabiriako Eliza Batzordeko kide Ane Miren Aizpuruk.
Egitarauaren aurkezpena eta komentarioak Esteban Elizondo organojole gipuzkoarraren eskutik izango dira.
Saioa, igandean, 12:00etako mezaren jarraian izango da.
Gabiriako Andre Maria Jasokundekoaren elizako organoa, 1804an eraikia.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.