Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2008ko urriak 13, Astelehena

2007-12-18 | 16:33:02

Kamioi gidari bat hil da Gi-632 errepidean, Gabiria parean izandako istripu batean

Eguerdian irauli da trailerra, eta zirkulazioa moztuta dago bi aldeetara

Gaur eguerdiko hamabietan kamioi batek istripua izan du Gi-632 errepidean (Zumarraga-Beasain autobidea), eta gidaria, 49 urteko gizonezkoa, hil egin da. Gabiriako udal barrutian izan da ezbeharra. Zumarragatik Beasainerantz zihoan kamioia; irauli eta zeharkatuta geratu da trailerra. Bi norazkoetako trafikoa etenda dago. Gi-2632 errepidetik, lehenagoko Ormaiztegi-Zumarraga bidetik, ari da Ertzaintza zirkulazioa desbideratzen.

Scania markako kamioiak Santa Lutzi parean izan du istripua, Gabiriako Sous baserriaren parean, Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia-Anduaga auzoaren ondoan, bi herrien arteko mugan. Kontrola galdu du, oraindik argitu ez dien arrazoiengatik, eta errepidean zabaletara geratu da, eskuineko alboaren gainean, iraulita. Kolpearen ondorioz 49 urteko gidaria bertan hil da, eta Donostiako Institutu Anatomiko Forentsera eraman dute gorpua.
Burdinezko ziriak zeramatzan kamioiak, eta zama galdu egin du itzuli denean.
Une honetan (16:34) itxita dago erabat Gi-632 autobidea, bai Zumarragarako bidean, bai Ormaiztegirakoan. Zumarragarantz doazen ibilgailuak Irizar pareko errotondara aterarazten ditu Ertzaintzak, handik errepide zaharretik gora jarraitzeko; Zumarragan, berriz, Eitzako gainean portu zaharretik desbideratzen dituzte.
Oso antzeko bigarren istripua da Gi-632 errepidean bi egunetan. Atzo Zumarragan, autobidea hartzeko zeharbide batean irauli zen beste kamioi bat, eta Ormaiztegi alderako zirkulazioa eten zuen.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

2007-12-18

istripua ez da 12etan gertatu, 14etan baizik.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Kamioi gidari bat hil da Gi-632 errepidean, Gabiria parean izandako istripu batean

Gaur irauli den kamioia, Gi-632 errepidean, Gabiriako Sous baserriaren azpian.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.