
2008-01-29 | 15:40:08
Bi lagun atxilotu dituzte Gabiriako enpresa batean 600 kilo kobre lapurtzen saiatzeagatik
Ezkio-Itsason atzeman ditu Ertzaintzak ustezko bi lapurrak
Atzo (astelehena) goizaldean Gabiriako enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak Ezkio-Itsason. Lantegiaren barrura sartu, eta 600 kilo kobre pilatuta zituzten, ertzainak agertu zirenean. Azken hilabeteetan beste lapurreta batzuk jasan dituzte enpresa berean.
Atxilotuak 36 urteko N.S. eta 26 urteko C.L. dira, Elgoibarko bizilagunak biak. Herrizaingo Sailaren arabera lehendik ere badituzte delitu aurrekariak. Gabiriako saiakeragatik lapurreta delitua leporatu diete.
Gertaera astelehen goizaldeko lehenengo orduetan gertatu zen Gabiriako enpresa batean. Lantegiaren barruan hotsak entzun ondoren, Ertzaintzari abisu eman zion enpresaren nagusiak. Ertzainak bertaratutakoan alde egin zuten ustezko bi lapurrek. 600 kilo kobre zeuden pilatuta, 1.200 euroko baliodunak, kargatu eta eramateko prestatuta.
Ustezko bi lapurrak atzo goizean Ezkio-Itsason aurkitu zituen Ertzaintzak, kotxe batean.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.