Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2008ko uztailak 25, Ostirala

2008-02-26 | 11:08:15

Gabiriako Rallysprinterako 47 taldek eman dute izena

Parte-hartze bikaina izango da, bost WRC beribil tartean direla

Igandean, martxoak 2, jokatuko den Gabiriako X. Rallysprinterako izen-emate epea atzo (astelehena) itxi zuten Lagun Artea eskuderiako antolatzaileek. Guztira 47 taldek eman dute izena; Euskal Herriko rallyetako gidari aipagarrienak Gabirian izango dira. Gaur iluntzeko zortzietan egingo dute igandeko lasterketaren aurkezpena, Gabiriako Korta jatetxean.

Euskal Herriko rallysprint denboraldia igandean hasiko da Gabirian. Azken ekitaldietan irabazle izan den Santi Artetxe bizkaitarra izango da aurten ere faborito handiena proba eta txapelketa orokorra irabazteko. Peugeot 307 WRC autoarekin izango da Artetxe Gabirian.

Munduko Rally Txapelketetan erabilitako ibilgailu ahaltsuak ikusi ahalko dira Gabiriako ibilbidean. Guztira bost WRC (World Rally Car) bilduko dira: Artetxerena, Gorka Apalantzaren Subarua, Xabier Lujuaren Skoda Octavia WRCa, Ramon Apalantzaren Mitsubishia, eta Joseba Zapirainen Seat Cordoba. 5. klasea osatzeko, Joxe Labaka azpeitiarraren Mitsubishi EVO V-a eta Luciano Arrabalen EVO IX-a ere behin betiko zerrendan daude.

Bestetik, Iņaki Alberdi (Ford Escort MK-II) eta Txus Jaio (BMW 325i) gidariak ere Gabirian izango dira.

Goierritarrei dagokienez, Iņigo eta Xabier Alustiza legazpiarrek parte hartuko dute, BMW M3 batekin lehenak, Seat Ibiza Junior batekin besteak. Sailkapen orokorrean zeresana eman dezakete, aurreko urteetan hala frogatu baitute.

Bestetik, aurten lehendabiziko aldiz Eņaut Igartzabal-Ekaitz Igartzabal gabiriar taldeak parte hartuko du herrian, Volkswagen Golf GTI-Mk-II batekin. Iņaki Sarasola ordiziarra ere itzuliko da, Citroen Saxo VTSarekin.

Parte-hartzearen atalean, bai kopurua (47 talde), bai irtengo duten ibilgailuen kalitatea eta maila baloratu dituzte adituek, euskal egutegiko proba batean bost WRC auto izatea ezohikoa baina pozgarria dela esanez.

 

 

Jasotako erantzunak:

9

erre kubiertak | 2008-07-16

gabiri txapeldun.Gabiri razing -futbol +karreras

8

Nolaba | 2008-02-29

Txarrena... seguro baietz. Baina onena ere bai. Inguruotako bakarra da ta. Ea zeinek egin dezakeen holako zerbait. Gabiri txapeldun!

7

gabiri inguru hauetako rallysprit probarik txarren | 2008-02-28

-FUTBOL +CARRERAS

6

goierri | 2008-02-28

filosoforik ez

5

IKER | 2008-02-28

Aurten ere auto lasterketa!!!!! askorentzat arratsalde aparta pasatzeko aukera, eta bi gauza batera egin ditzaketenez, natura izorratzen jarraitzeko aukera berria. Bertaratuko diren asko AHT-ren aurka, Errausketaren aurka...... egongo dira naturan duen eraginarengatik. Baina zergatik ez dira kontsekuenteak eta hori bera Rallyan aplikatzen? Joango diren asko azken metroraino autoz joaten saiatuko dira (gero mendizaleak direla esango dute), lasterketa ostean lurrean bertan botilak, poltsak eta abar utziko dituzte, zabortegi bat bihurtuaz. Ah!! erraustegiaren aurka gaudelako izango da. Zigarroak sasietara botatzen dituzue, eta noizbait zerbaitek su hartzen badu? Orduan komeriak!!!!!! eta zeinen ardura? Seguraski mendiarena, garbia eduki behar delako...... Badakit antolatzaileek esango dutela, lasterketa ostean zakarrak jasotzera pasatzen direla, eta horrela da, baina errepidea garbitzeak itxura bakarrik ematen du. Zakarra jendea egoten den lekuetan eta maldetan egoten da eta hortik pasatzea urtero ahaztu egiten zaizue!!!! Edozeinek konproba dezala astelehenean, asteartean, asteazkenean..... errepidea eta honen ertzak garbiak egongo dira baina errepidearen ondoko maldetan pilatzen dira zakarrak. Denok hurrengo AHT.... aurkako manifestazioan ikusiko gara, hor denok aurpegia ematen dugulako baina lan bat egiteak suposatzen duen ekintzetan (ibaiak garbitu, zuhaitzak landatu.......) inor ez da gerturatzen. Zein erres esaten dugun natura errespetatu beharra dagoela, baina esan bakarrik egiten dugu.

4

aratz | 2008-02-27

aupa eņaut eta ekaitz a

3

Aitor | 2008-02-27

Azkenean allegatu da eguna. Eukadiko Rallysprint onena data. Aupa mutilak!!

2

2008-02-26

JAJAJAJA JEJEJEJE JIJIJIJI JOJOJOJO JUJUJUJU

1

-CARRERAS +DEPORTES | 2008-02-26

Rally geiagorik ez. -FUTBOL+CARRERAS (ilegales)

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.