Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2008ko uztailak 25, Ostirala

2008-03-03 | 11:56:28

Artetxek irabazi du Gabiriako Rallysprinta, Ramon Apalantza 3 segundora zuela

Jendetza handia bertaratu da lasterketa ikustera

Santi Artetxe-Sandra Fernandez talde bizkaitarrak ez zuen hutsik egin atzo (igandea) Gabiriako 10. Rallysprintean, eta seigarren aldiz jarraian jantzi zuten txapela. Aurreko urteetan baino estuago geratu zen sailkapenaren goiko aldea. Ramon Apalantza errezildarrak egin zuen bigarren (2.85era), eta Xabier Lujua bizkaitarrak hirugarren (3.35era). Goierritarren artean, parte hartu zuten sei taldeek lortu zuten erlojupeko hiru zatiak bukatzea. Iņigo Alustiza-Julio Muriedas izan ziren eskualdeko azkarrenak, 6. postuan.

Milaka lagun bertaratu ziren atzo Gabiriako Rallysprinta ikustera, eguraldi eguzkitsua eta beroa lagun. Hirurak pasatxoak hasi zen lasterketa, irteten aurrena iazko irabazle Artetxe (Pugeot 307 WRC) zela. Hasi eta berehala, ordea, ia ordutebeteko etenaldia egin behar izan zuten antolatzaileek, parte hartzen ari ziren bi autok istripua izan eta haiek bidetik kendu artean. Kolpea hartuta zegoen kotxe bati atzetik jo zion beste ibilgailu batek; zauri arinak izan zituen aurreko kopilotuak, baina ez zen gehiagorako izan.

Artetxeren nagusitasunari aurre egin ziona Gorka Apalantza Izan zen atzokoan, Subaru Impreza WRC-arekin. Lehen bi zatietan Apalantzak lortu zuen denbora onenak egitea, Artetxeri alde esanguratsua aterata gainera. Lehen erlojupekoak 9.05 segundo kendu zizkion errezildarrak bizkaitarrari, bigarrenean 12.30 segundo. Bigarren erlojupekoan egundoko denbora lortu zuen, gainera, Apalantzak: 4:08.90, 7,7 kilometroko ibilbidean errekorra jarriz. Garaipena Gorka Apalantzarentzat izango zela zirudienean, matxura mekanikoa izan zuen azkeneko zatian. Aldagailuaren kaxa hautsi eta erretiratu beharra eduki zuen Errezilgoak. Garaipena, horrenbestean, Santi Artetxe-Sandra Fernandez bikotearentzat geratu zen.

Etxeko pilotuen artean, Alustiza anaia legazpiarrak lehen 10 sailkatuen artean geratu ziren scratch orokorrean: Iņigo (BMW M3) seigarren, irabazlearengandik 38.15era; Xabier (Seat Ibiza Junior) 8., 42.55era. Irten zuten talde goierritar guztiek bukatu zuten proba. Daniel Bandera-Iker Juez zumarragarrek (Renault Clio Sport) 13. bukatu zuten (1:06.55era); Julen Rebolé-Alain Comontes legazpiarrek (Citroen Saxo VTS) 16. (1:25.25era); Iņaki Sarasola-Aritz Usabiaga ordiziarrek (Citroen Saxo VTS) 18. (1:45.75era); eta Eņaut eta Ekaitz Igartzabal gabiriarrek (Golf GTI) 29. (2:35.85era), beren lehenengo parte-hartzean.

Izena emanda 47 talde zeuden; gutxi batzuk ez zuten irteera hartu, eta lehen zatia 38 autok osatu zuten. Istripua izan zuten Oscar Maraņon-Andoni Etxeberriak (Toyota Celica GT-Four), eta hurrengo lehiakide Ibar Tarsicio pasatu bazen ere, Egoi Valdesek jo zuen atzetik, ordubeteko etenaldia sortuz. Minutu bateko tartearekin irteten ziren. Lasterketa osoa 30 taldek bukatu zuten.

Ikusle kopurua handia izan zen atzo Gabirian. 8.000 lagun sartu ziren zirkuituan, antolatzaileen datuen arabera.

 

 

Jasotako erantzunak:

2

aratz | 2008-07-16

subida urbasan atera bear du eņaut igarzabal zapatun danok urbasa eņaut animatzea. asistentzi lanak sozidaden danak

1

aratz | 2008-03-04

igartzabal lengusuk onenak urrengo urten eak irabazle

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.