Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2008ko uztailak 25, Ostirala

2008-04-07 | 12:58:35

Julio Sotok irabazi du Aztiri bertso sariketa

Unai Gaztelumendik ere lortu du Osinalde sarirako sailkatzea

Julio Soto gorritiarra nabarmendu zen larunbat gauean Aztiria auzoko (Gabiria) Aztiri-Bat elkartean jokatu zen bertsolarien sariketan. Bai epaimahaiko kideek, bai entzuleek Soto izendatu zuten saioko bertsolari onentzat, eta bertsorik onena ere hark bota zuen. Sei bertsolari gaztek kantatu zuten Aztiri Sarian. Sotorekin batera Unai Gaztelumendi aņorgarra sailkatu zen Gabiriako Osinalde sarian parte hartzeko.

Elkartea beteta zela (aurretik afaria izan zen), bertso saio animatua egin zuten sei lagunek. Soto, Gaztelumendi, Karmele Mitxelena, Manu Goiogana, Itxaso Paia eta Beņat Igoaran ziren seikoan.

Saioa "hotz samar" hasi zela aipatu dute saioaren antolatzaileek; "baina poliki-poliki giroa berotzen joan zen, eta azkenerako nabarmen egin zuen gora". Jokin Matxinandiarenak aurkeztu zuen.

Julio Soto nabarmendu zen. Epaileen puntuazioaren arabera bera gailendu zen, eta entzuleek ere bat egin zuten erabaki horrekin, bakoitzak gustukoen zuen bertsolariaren izena esatek aukera baitzuen. Gainera gaueko bertso alerik onena ere saritu zuten, eta hura ere nafarrarentzat izan zen.

Aztiri saria izan da apirilean zehar jokatuko diren beste hiruren hasierakoa. Datorren larunbatean (apirilak 12) Ordiziako Argi Berri elkarteko saria jokatuko da, eta apirilaren 19an Idiazabal Axarin. Azkenik, sailkatutako bertsolariekin Osinalde saria apirilaren 26an ospatuko da, 37. aldiz.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

2008-04-07

Bertsorik onena ez zen saritu!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Julio Sotok irabazi du Aztiri bertso sariketa

Sei bertsolariak Aztiri-Bat elkartean, larunbat gauean. Argazkia: Eneritz Gorrotxategi.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.