Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2008ko abuztuak 28, Osteguna

Eztabaidak

goierri

2007-02-27

Lanorduak gehitzea

Adegik lan hitzarmenetan zera proposatuko du; lanorduak 35etik 38ra igotzea, "Europako beste herriekin lehiatzeko". Zer iruditzen zaizu proposamen hau?

Jasotako mezuak:

7

2007-03-05

Garbi dagona da, hain ondo dijon enpresa ta etekin haundik emateituna ez dala saltzen. Multinazional bati enpresa saltzea ez pentsa inungo txoliloa danik. Baleike kasuren batean baietz baina gehienetan gainean dezun marroia gainetik kentzeko modu bat da. Langile pila fijo, zure enpresai gerorik ez ikusi inbertsio handiak egin behar merkatuakin konpetitzeko....Gauza ez da hain polita hor esaten dezun bezela. Bain nik dakidana da Goierri Garaia izugarrizko bajoia eman dola industriak ta hori eztala bate seinale ona. Ta enpresarie dana hain ondo joan balitzaie ez litzeke hau gertauko. Nik gertukoa ikusten dut ta momentu hontan Zumarragan dare bi enpresa haundi, Orbegozo zana bat ta bestea zerbitzua dana baina lan postu pila sortzen dituna Zumarragako Ospitalea. Orbegozoren geroa ere ez det uste oso ona danik ta Ospitala enpresa moduan izenda dakenik ba eztakit. Bai Zumarragak ta Urretxuk zer esanik ez ez dute beraien herritarrentzako adina lanpostu ta hori herri batentzat gerta daiken gauzik okerrenetakoa da. Nahiz ta bi herri hauek herri industrialak izan diren historin zehar gaur egun gauza oso geizki dago. Sarralderi buruz diozuna eztakit ez nago informatua, eztakit zer esan nahi dezun PNVren kontuakin, dirua Eusko Jaurlaritzana zale, o enpresa honen jabeak PNVkoak zirela... Baina asuntoa da puntu bateraino gerta laikela enpresa bat defizitarioa izatea, hori bai muga bat pasatakoan obe istea ze globoa hazi ta hazi doa itxi arte ta orduan izeten die kontuek. Dana ezta horren polita, emen danok burue makurtu beharra daukeu, gure eskubideez piskabat ahaztu lan merkatuakin konpetitu nahi badegu. Ze oso ondo bizi geala uste det, ta mundun merkatua zabaltzen ai da ta gure dirun laurdenan laurdenagatik egingo duenak agertzen ari diranez ba... Ta ez geizki ulertu, buru makurtzeana, ta soldata anilazatzean kontua DANOK egin behar degula esan baitet, langile danek, enpresaritik hasi ta edozein operariotaino DANOK. Geroa bestela beltza ikusten det.

6

2007-03-03

ez doakiela gauzak hain ondo enpresariei dio azpikoak. Hori esateko enpresa batzuen itsiera aipatzen du. Irimo adibidez, gasteizera eraman dute enpresario diruzale batek multinazional bati saldu zuelako, beraz nahiko diru irabazi zuela esan daiteke enpresario "sufritu" horrek. Sarralde berriz, PNV-ri galdetu beharko zaio zergatik itxi den, ze pnv-k kontrolatutako empresa bat zan. Beraz, enpresarien alde egitea... gauzak ondo doakienean ezer gutxi gogoratzen dira irabaziak langileen soldatetan agertzeko, bakarrik ez hain ongi doakienean gogoratzen dira langileetaz. Eta hori lotsagabekeri bat iruditzen zait

5

2007-03-02

Mesedez ze. Desekilibratuta aspaldi darela ados, enpresarien aldera ba eztakit, ze emen goian Goierri garaian, geroz ta enpresa gutxigo dare ta azken 2 urtetan 4-5 enpresa nahiko garrantzitsu itxi die (Forjas Zumarraga, Sarralde, Irimo....)Bastante langileekin. Hasike horren ondo ere ez dijoakie enpresariei, hemen aldaketa handi bat eman behar da danon aldetik ta lehenengo langilegoa ta sindikatuen aldetik ze geroa eztet batere ondo ikusten.

4

2007-03-01

Erdi bidea? Ekilibrioa? Mesedez, hemen gauzak aspalditik daude "desekilibratuta", baino klaro, balantza beti enpresarien aldea erortzen da.

3

2007-03-01

Nik usteet erdi bideko ekilibrio bat behar dala, ez sindikatuk esten duena ezta Adegik diona. Bakoitzak bi estremotara jotzen baitute horren zaila al da ekilibrioa emango duen asoziazio objetibo bat egotea, buruarekin langilegoaren defentsa egingo duena, sindikaten estremoetara joan bae?

2

2007-02-28

Arrazoia du Andresek. Zergatik ez dute azaltzen enpresariek zenbat igo diren euren irabaziak langileen soldatak igo ez diren bitartean? Gainera orain ordu gehiago lan egitea nahi dute!

1

Andrés | 2007-02-28

Adegik sekulako aurpegia daukala iruditzen zait. 35etik 38ra igotzea esaten duenen, ez dakit zein sektoreari buruz ari da hitzgiten, nik dakidanez gehienetan momentuz 40 ordu egiten dira astean, hori gutxienez. Zergatik ez dute esaten egia? Zergatik ez dute esaten lan hordu igoera hau beren etekinak ez jeisteko dela?

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.