
goierri
2006-09-26
Ehiza garaia
Udazkenarekin batera, uso pasea hasiko da aurki Goierrin. Zer iruditzen zaizu ehiza? Zer onura edo zer kalte ikusten dizkiozu?
perre | 2007-11-14
aze arpegiya ehiztariena! dena zerri einda uztezue. Baina klaro zuen artean ez dago "eskopeterorik" ezta? edo hobe, gauza hoiek "eskopeteroek" iten dute. Bestalde, batek ezin al du mendira joan tirorik entzun gabe?lasai lasai?
garikoitz | 2007-06-20
Gauzak ez die hain sinpleki juzgatu behar, ehizean egiten dugun denok ez gara Andresek dioen moduan ibiltzen, eta mesedez ez jeneralizatu, niri ere amorrazio latza ematen baidit dena zerri eginda eta abar ikusteak (berdin mendira joaten direnekin edo kalean bertan). Bestalde uste dut ehiza era desorbitatu batean egin ezean, hau da errespetuz eta esterminatzeko nahirik gabe, ez duela inongo kalterik, bestela galdetu baserritar askori zenbait espezieren kasuan. Eta bukatzeko galdera bat, zergatik ehizarekin hainbeste gora behera eta rrantzari aipamenik sekula ez? Hiltzeko era gordinagoa (itotzen utzita), animalia kopuru urria askoz larriagoa da, ... amuarrainak odol hotzekoak direlako edo? Gainera hipokresia puntu bat ikusten diet natura eta animalien bizitzak pertsonen pare ipini eta gero gure eguneroko bizitzak bi hauentzako zer nolako kaltea egiten duten pentsatzen ez dutenei
PALOMERO | 2006-10-20
Lotsagabeko batzuk zarete!!! Beti debekatu? Gustatuko litzaizueke zuen afizioak debekatzea,.. ez ezta? Niri ehiza eta arrantza gustatzen zaizkit, gauza bera dira!! Nire platerrik gogokoena "usoak saltsan"!!! GORA EHIZA, KUPOAK ERRESPETATU ETA SEGI AURRERA!!! GORA ARRANTZA!!! EKOLOGETARIK? EZ ESKERRIK ASKO ESKOPETERORIK? EZ ESKERRIK ASKO
2006-10-03
Ehiza? niri bost
balarapida | 2006-09-30
usoei kaña! kartutxo azalak denak eztegu mendian uzten, batzuk poltsak ematen ditugu bertan jasotzeko, ta seguro nau kartutxo azalak uzten dutenei buruz jarri duenak domingero bezela jungo dala bera mendira ta bere latak ta ostik utziko ditula mendin. Ta aintziñetik ohitura izan dana gure attonengandik heredau deu. Asike aurtene txorta earra itea
Uxue | 2006-09-30
Berdinetik berdinera, arma tiro pum! eta azkarrenak irabazi dedila
Joxepo | 2006-09-29
Andresek arrazoia dauka. Ehiztarik fantasma hutsak dira. Ehitza debekatu behar da. Ehiztari kakaprust!!!!
2006-09-27
Urretxuko makrokontzertuaren inguruko eztabaida foroa ez dago kenduta. "Eztabaida" atalean sartu eta eskuinaldeko zutabean agertzen da, orain arteko beste gai guztiekin batera.
Niri ere | 2006-09-27
Niri ere gehiago gustatzen zitzaidan aurreko eztabaida. Beste batek esaten zuen bezela "herriaren esentzia diren karrozeroak", Arbeleta eta konpainia lotxagarri ez uzteko kenduko zuen hitzak eztabaida. Baina eztabaidak kalean jarraitzen du, batzuk nazkatuta gaudelako jende honen jokaerarekin. Gauzak ez dira horrela geldituko.
Niri ere | 2006-09-27
Niri ere gehiago gustatzen zitzaidan aurreko eztabaida. Beste batek esaten zuen bezela "herriaren esentzia diren karrozeroak", Arbeleta eta konpainia lotxagarri ez uzteko kenduko zuen hitzak eztabaida. Baina eztabaidak kalean jarraitzen du, batzuk nazkatuta gaudelako jende honen jokaerarekin. Gauzak ez dira horrela geldituko.
2006-09-26
Zergatik kendu duzue aurreko eztabaida, urretxuko jaiena? Gehiago gustatzen zitzaten.
Andrés | 2006-09-26
Ehiztariek dena zikintzen dute mendian, bere todoterrenokin mendi puntaraino joaten dira. Beren kartutxo erabiliak ez dituzte jasotzen, eta gainera menditik paseatzea arrisku batean bihurtzen. Debekatuta egon beharko luke ehiza egitea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.