Edukira joan

Goierriko Hitza

Gabiria
2009ko uztailak 3, Ostirala

;2008-03-04;GIZARTEA. Aztiriarren miresmena 'Aztiri'-ri

Aztiriarren miresmena 'Aztiri'-ri

Gabiria Julian Alustizaren azken liburua ezagutzeko, erosteko eta azalpenak entzuteko jende ugari bildu da Aztiri-Bat elkartean.

aimar maiz

Ez daukate ahaztuta aztiriarrek Julian Alustiza Aztiri auzokidea. Argi geratu zen herenegun auzoko elkartean, fraidearen azkeneko liburuaren aurkezpenean. Jakin-minez entzun zituzten aztiriarrek (gabiriar zein legazpiar) azken liburuaren xehetasunak, Burdinola elkarteak antolatutako ekitaldian.

Orain dela lau urte Bizinahiaren arnasa aurkeztu zutenean bezala, baina protagonista falta, 2005ean hil baitzen Aita Julian. Orain Euskararen berri onak... eta txarrak aurkeztu dute, Paulo Agirrebaltzategik bukatu eta argitara eman duen laugarren lana.

Albiste onekin gozatzen zuena

Agirrebaltzategi frantziskotarrak lagun zuen Alustiza. Euskararen inguruko albiste onekin «gozatu» egiten zuela gogoratu du editoreak. 1957-1977 tartean bildutako albisteak daude liburuan. Pozgarriak batetik: Arantzazuko hiztegia atera zenekoa, Luis Mari Lekuona «poeta berria» aurkeztu zenekoa, bertsolarien kontuak, Axularren hiztegiarena (Joseba Intxausti segurarrak landua, Aztirian zen igandean),... Baita tristeak ere, Erronkarin euskara hil zenekoa (maitea zuen Nafarroa), Xalbadorri txistuak jo zizkiotenekoa...

Felix Ibargutxi kazetari legazpiarrak sarrera eginda, Agirrebaltzategik esplikatu zien liburuaren mamia Aztiri-Batera bertaratutakoei. Instant batean agortu ziren eramandako liburu-ale guztiak. Ondoren, Joxan Artze poetak Alustizari oroimen goxoa diola adierazi zuen, «etengabeko irribarrea» gogoratuz eta azkeneraino iraun zion «zoriontasunaren sekretua» azalduz. Alustiza «ez bakarrik miresten, baizik maitatzen» duela aitortu zuen Artzek. Txalo beroak jo zizkioten aztiriarrek.

Agenda

Ikuskizuna

Ukelele jaunaren zirkoa euskaraz ikuskizuna
ORDIZIA, Plaza Nagusian, Goen Plazan eta Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-03

Ikus-entzunezkoa

Ikusentzunezko emanaldia
LEGAZPI, Azokan - 2009-07-03

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.