
I. Sasipilotari Txapelketa antolatu dute gabiriar guztiei zuzendua
Gabiria ðð Edozein adinetako gabiriarrek eman dezakete izena ekainaren 22rako; finala abuztuaren 13an jokatuko da.
aimar maiz
Gabiriako gazteek lehenengo aldiz pilota txapelketa antolatu dute, herritarrentzat. Edozein adinetako gabiriarrek eman dezakete izena, ekainaren 22rako. Ostatuan dagoen zerrendan idatzi behar du bakoitzak bere izena, edo bestela antolatzaileei telefonoz hots eginda (699 50 36 46, Iñigo).
Eskuz jokatuko da txapelketa, bikoteka. Izena ematen duten herritar guztien artean zozketa egingo dute bikoteak osatzeko. Uztailean hasiko dira kanporaketak jokatzen, dagoen bikote kopuruaren arabera egutegia osatu ondoren. Gazte, heldu, emakume ala gizonezko, guztiek eman dezakete izena aurreneko pilota txapelketa horretan. Antolatzaileek gabiriar guztiei egin diete deia izena eman dezaten.
Finala abuztuaren 13an izango da, Gabiriako Alkainburu pilotalekuan, herriko jai nagusien atarian. Izan ere, gazteek egun hori Ezer ez eta festa eguna izendatu dute, abuztuaren 14an hasiko diren Andre Mari jaiak girotzeko.
Finalaz gainera festa aurreko hainbat ekitaldi izango da 13an
Abuztuaren 13ko arratsalde parterako antolatu dituzte festa giroko ekitaldiak. Pilota jaialdiaren barruan jokatuko da I. Sasipilotari Txapelketako finala. Pilota-eskolako haurrek ere jokatuko dute, baita jubenil eta afizionatu mailetan dabiltzan herriko pilotariek ere.
ÒEzer ez eta festa egunarekin jarraitzeko, partiden ondoren poteoa egingo dute, bertsolariek eta trikitilariek alaituta. Plazan gazteek jarriko duten txosna ere orduan zabalduko dute.
Musika
Musika kontzertua
URRETXU, Labeaga aretoa - 2008-10-11
Erakusketa
'Bizitza ekologikoa gure eskura' argazki erakusketa
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.