
Udalekuak agurtzeko festa egingo dute
gabiria Gaur agur-festarekin emango diete bukaera Gabirian udaleku irekiei. Hamaiketakoa ere egingo dute festaren barruan. Ekainaren 30ean hasi zen udalekua. 10:00etatik 12:30era egon dira egunero. Hiru astetan zehar makina bat joko, jolas, eskulan, antzerki eta ekitalditan parte hartu dute 3 urtetik 12 urte bitarteko gabiriarrek. Txangoak egin dituzte herrian zehar, eta bisita bat ere Garaiora. Guztira 34 haurrek parte hartu dute udaleku irekietan. Hiru begirale ibili dira haur eta gaztetxoekin batera, Txatxilipurdi enpresaren ardurapean.
Musika
Triki-afaria
LAZKAO, Maizpideko jangelan - 2008-08-28
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.